Eskubaloia

Iñaki Anizek ez du Anaitasunan segituko

Teknikaria eta Iruñeko taldea akordio batera ailegatu dira kontratua ez luzatzeko. Kluba "eskertuta" azaldu da Anizek egindako lanarekin. Entrenatzaileak, berriz, nabarmendu du asko ikasi duela pertsona eta prestatzaile moduan.

ainara arratibel gascon
2020ko apirilaren 16a
17:00
Entzun

Aldaketa izango da datorren denboraldian Helvetia Anaitasunaren aulkian. Iñaki Anizek ez du segituko Iruñeko taldea zuzentzen. Sasoi amaieran amaitzen zitzaion kontratua, eta hala adostu dute klubak eta teknikariek. Batak bestearentzat esker hitzak baino ez dituzte izan erabakiaren berri ematerakoan. "Gauza asko egin ditugu ondo, sentipen hori dut. Ahaztuko ez ditudan oroitzapenak eta bizipenak daramatzat nirekin. Asko ikasi dut, bai pertsona zein entrenatzaile moduan". Adierazi du Anizek. Bigarren aldia zuen Anizek Anaitasunaren aulkian. Hain zuen ere orain bi sasoi itzuli zen Iruñeko taldea gidatzera.

Klubak, berriz, egindako lana eskertu dio Anizi. "Batez ere klubaren balioekiko erakutsi duen konpromisoarengatik. Adibidez, harrobiarekiko. Baita ere erdietsitako kirol helburuengatik. Adibidez, Espainiako Kopako zortziko finalerako sailkatzea. Nekaezina izan da haren lana, eta beti eskertuko diogu. Hau beti izango da bere etxea". Koronabirusaren pandemiak txapelketa eten zuenean, Anaitasuna hamaseigarren postuan zegoen sailkapenean, hamahiru punturekin, jaitsiera postuetatik bi puntura, beraz, Baina sailkapena estu zegoen, eta zazpigarren postua hiru postura zuen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.