Laguntzak

Autonomoentzako prestazioaren ordainketa berria, hilaren 30ean

Apirilaren 17an jarduera eteteagatiko diru laguntza jaso zuten autonomoek, hilabete bukaeran jasoko dute hil honen bigarren erdiari dagokion ordaina. Saria azken asteetan aitortu zaien autonomoek apirilaren 30ean kobratuko dute martxo erdiari eta apirilari dagokien laguntza.

Banatzaile bat, itxitako saltokiz betetako kalean, Bilbon. MARISOL RAMIREZ / FOKU
Irune Lasa.
2020ko apirilaren 24a
11:17
Entzun

Koronabirusaren eta alarma egoeraren ondorioz euren jarduera erabat eten duten edo fakturazioan %75etik gorako galera izan duten autonomoek diru laguntza berezia eska dezakete. Gizarte Segurantzak apirilaren 17ean egin zuen laguntza horren lehen ordainketa  –martxoaren bigarren erdiari eta apirilaren lehen erdiari zegokiena– , eta ez du itxarongo hilabete oso bat hurrengo ordainketa egiteko, hilaren 30ean sartuko ditu autonomoen kontuetan apirilaren bigarren erdiari dagozkien diruak. 

Diru laguntza lehen aldiz egun berean kobratuko dute orain saria aitortu zaien autonomoek. Eskaerei buruzko Espainiako datuak eman ditu Gizarte Segurantzako ministerioak, eta azaldu du 1.154.000tik gora direla eskariak oraingoz, eta gehien-gehienak onartu direla, soilik %3 baztertuta.

Mutualitateen bidez egin behar da laguntzaren eskaria, eta autonomoak bere kotizazio oinarriaren %70a jasoko du (661 euro, gutxienekoa kotizatu badu eta haurrik ez badu). Langile autonomoak ez du kotizatu beharko laguntza jasotzen duen bitartean. Gainera,  aste honetan erabaki du Espainiako Gobernuak sari hori bateragarria izan daitekeela autonomoak Gizarte Segurantzatik jasotzen dituen –eta bere jarduerarekin bateragarriak diren– beste prestazio batzuekin, hala nola alarguntasun eta zurztasun pentsioekin. 

Mutualitateek emandako datuen arabera, apirilaren 17rako Hego Euskal Herrian laguntza hori eskatu zuten 54.646 autonomok, hots, autonomo modura afiliatutakoen %29,9k. Aurkeztutako eskaeren %96,8 onartu ziren, eta batez besteko saria 763 euro izan zen. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.