Egun batean hildakoen kopurua hogeira jaitsi da

Martxoaren 24tik izan den kopuru txikiena da. Esanguratsua da Bizkaian izan den beherakada. Nafarroan, berriz, positibo berriak 178 izan ziren atzo, orain arte egun batean izan diren kopuru handienetako bat.

Boluntario bat atzo, Larrabetzun kalea garbitzen. ARITZ LOIOLA, FOKU
jon ordonez garmendia
2020ko apirilaren 26a
12:34
Entzun

Hego Euskal Herrian atzo hogei pertsona hil ziren koronabirusak jota. Martxoaren 24tik izan den heriotza gutxien da hori, eta aurreko egunetan baino nabarmen gutxiago. Ostegunean, esate baterako, 51 heriotza izan ziren. Araban pertsona hil ziren, Bizkaian zazpi, Gipuzkoan zazpi eta Nafarroan, soilik bi. Esanguratsuak dira Bizkaiko eta Nafarroako datuak. Bizkaian ez den hain pertsona gutxi hil egun batean martxoaren 22tik, eta Nafarroan, martxoaren 25etik.

Edonola ere, dena ez dira datu positiboak. Nafarroan egun batean diagnostikatu den positibo berri kopuru handienetako bat jaso zen atzo. 178 pertsonari diagnostikatu zieten koronabirusa atzo. Martxoaren amaieran eta apirilaren hasieran soilik gainditu zen kopuru hori.

Bizkaian nabarmen egin zuten atzo behera positibo berriek (91), baina azpimarratu behar da egindako test kopurua ere nabarmen txikiagoa izan zela  (Eusko Jaurlaritzak ez du gaur eman atzo egindako test kopurua, eta atzoko eta gaurko datu metatuen artetik atera du BERRIAk). Atzo, Bizkaian 2.100 PCR proba egin zituzten, eta aurreko egunean, esate baterako, 2.900 inguru. Test azkarrak ere mila gutxiago egin zituzten atzo herrialde horretan. Oro har, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan aurreko egunean baino 500 PCR test gutxiago egin ziren atzo, eta ia 2.000 test azkar gutxiago.

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 51 gaixo ospitaleratu behar izan zituzten atzo; guztira, 587 dira. ZIUn bederatzi sartu ziren, eta orotara Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 115 gaixo dauden zainketa intentsiboetan. Nafarroako Gobernuan jakinarazi duenez, herrialde horretan 178 izan ziren atzo positibo berriak, eta ZIUn 45 gaixo daude.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.