INDARKERIA MATXISTA

Gizonezko bat atxilotu dute Barakaldon, bikotekideari eraso egitea egotzita

Emakumezkoa Gurutzetako ospitalera eraman dute, buruan zauriak zituelako

Bortxaketa bat salatzeko iazko azaroan Barakaldon egindako elkarretaratze bat. MARISOL RAMIREZ / FOKU
2020ko maiatzaren 2a
18:50
Entzun

Ertzaintzak 63 urteko gizonezko bat atxilotu du Barakaldon (Bizkaia), bere bikotekideari labana batekin eta botila batekin eraso egitea egotzita. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailaren arabera, bikotearen etxean gertatu da erasoa, Barakaldon.

10:55ean emakumezkoak SOS Deietara deitu du, laguntza eskatuz buruan zauriak zituelako. Ertzainek bikotearen etxera jo dute, eta anbulantzia bati dei egin diote. Gurutzetako ospitalera eraman dute andrea.

Etxe barruan zegoen erasotzailea, zeina atxilotu egin duten indarkeria matxistagatik. Igandean da epailearen aurretik igarotzekoa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.