Koronabirusa

34 pertsonak eman dute positibo Hegoaldean; martxoaren 8tik izandako kopururik txikiena da

Martxoaren 8an, 33 kasu erregistratu ziren. Hildako kopurua pixka bat igo da, eta, azken orduetan, beste hamasei pertsona hil dira COVID-19aren ondorioz.

Larrialdietako kide batzuk COVID-19a izan dezakeen pertsona bat artatzen. GORKA RUBIO / FOKU
Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria.
2020ko maiatzaren 4a
13:03
Entzun

Positibo eman duten pertsonen kopurua nabarmen jaitsi da. Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak eskainitako datuen arabera, azken orduetan 34 pertsona kutsatu dira COVID-19arekin Hego Euskal Herrian, PRC proban positibo eman ostean. Hain zuzen ere, ez da horrelako daturik jaso martxoaren 8az geroztik. Orduan, 33 izan ziren egun batean erregistratutako kasuak, eta datuek goranzko joera izan zuten martxoaren 26ra arte.

Hil berri direnen kopuruari dagokionez, atzoko datuekin alderatuta –10 izan ziren– , pixka bat igo da. Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan hamasei pertsona hil dira. Horrenbestez, Euskal Herrian dagoeneko 1.817 dira COVID-19arekin hildako pertsonak.

Hala ere, gero eta gehiago dira sendatu direnak edo ospitaleko sendagiria jaso dutenak. Azken datuen arabera, beste 214 pertsona dira sendatutakoak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.