Gizonezko bat espetxeratu dute bikotekide ohia jotzea egotzita

Larunbatean izan zen erasoa, Donostiako Altza auzoan. Erasotzailea espetxean dago, behin-behinean. 

Genero indarkeriaren aurkako protesta bat, artxiboko irudian. JON URBE, FOKU
2020ko maiatzaren 4a
13:59
Entzun

39 urteko gizonezko bat atxilotu zuten larunbatean Donostian, bikotekide ohia jotzea egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, atzo pasatu zen akusatua epailearen aitzinetik, eta epaileak espetxera bidali zuen, behin-behinean. Erasoa joan den larunbatean jazo zen, maiatzaren 2an, Donostiako Altza auzoko etxe batean. Ertzaintza etxebizitza batera joateko eskatu zuten, gizon batek bikotekide ohiari eraso ziolako.

Biktima ospitalera eraman behar izan zuten zaurien ondorioz. Ustezko erasotzaileak alde egin zuen, baina, ondoko kale batean aurkitu, eta atxilotu egin zuten, indarkeria matxistako delitu bat egotzita. Atxilotuak aurrekariak ditu delitu beragatik, eta bikotekide ohiarekin inolako harremanik izatea debekatzen zion babes agindu judizial bat zuen. 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.