Ertzaintzak 120.000 pertsona inguru identifikatu ditu alarma egoera ezarri zenetik

26.000tik gora salaketa jarri ditu Ertzaintzak alarma egoera ezarri zenetik. Udaltzaingoak taberna bat itxi du Iruñean, hiru salaketa jaso ondoren bezeroak barruan zerbitzatzeagatik eta terraza baimenik gabe jartzeagatik.

Ertzaintzaren kontrol bat, Zarautzen. GORKA RUBIO, FOKU
2020ko maiatzaren 16a
11:04
Entzun

Bi hilabete pasatu dira Hego Euskal Herrian alarma egoera hasi zenetik, eta denbora horretan Ertzaintzak 120.000 pertsona inguru identifikatu ditu. Europa Press albiste agentziak ostegunera arteko datuak bildu ditu, eta, zehazki, 119.818 pertsona identifikatu dituzte. 26.092 salaketa jarri ditu Ertzaintzak, 419 pertsona atxilotu ditu eta 171.452 ibilgailu geratu ditu.

Maiatzean Bizkaian izan da atxiloketa gehien, 279. Gipuzkoan 83 izan dira, eta Araban, 57. Ertzaintzak egin ditu 314 atxiloketa, eta udaltzainek 105.

Alarma egoera ezarri zuen dekretuari desobeditzeagatik 5.412 prozesu abiatu dituzte. Horietatik 5.007 bideratuta edo jakinarazita daude. 198 helegite aurkeztu dira, eta 747 isun dagoeneko ordainduta daude.

Iruñeko Udaltzaingoak jakinarazi du atzo taberna bat itxi zutela, astelehenean tabernak irekitzeko baimena indarrean jarri zenetik hiru salaketa jaso baitzituzten. Taberna horrek bezeroei taberna barruan zerbitzatzeagatik eta terraza baimenik gabe jartzeagatik jaso ditu hiru salaketak, eta, azkenekoaren ondoren, zigilatu egin dute udaltzainek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.