Albistea entzun

Hilberria

Julio Anguita hil da, Espainiako komunisten 'kalifa'

IUko koordinatzaile nagusi zela lortu zituen koalizio hark inoizko emaitzarik onenak. ‘Bakea eta Demokrazia Euskal Herriarentzat’ agiriaren sinatzaileetako bat izan zen.

Julio Anguita, iazko argazki batean. /
Julio Anguita, iazko argazki batean. / Rafa Alcaide/EFE Tamaina handiagoan ikusi

Iosu Alberdi -

2020ko maiatzak 16 09:24

Espainiako ezkerraren buruzagirik garrantzitsuenetako bat izan da Julio Anguita (Fuengirola, Espainia, 1941), 1989an IU Izquierda Unidaren lidergoa hartu zuenetik. Trantsizioarekin oso kritikoa izan zen beti, eta euskal gatazkaren konponbidearen alde agertu zen. Kordobako (Espainia) Reina Sofia ospitalean hil da, aurreko astean bihotzeko bat izan ondoren. Aurretik hainbat aldiz operatu zuten bihotzetik, 1999an eta 2009an. Izan ere, 1993an eta 1998an bihotzeko bana jasan zuen.

Lanbidez irakaslea zen, eta frankismoaren azken urteetan PCE Espainiako Alderdi Komunistako kide egin zen. Francisco Franco diktadorearen heriotzaren ostean, Anguita kritiko izan zen trantsizioarekin: «Iruzur bat» izan zela ere adierazi zuen, «frankismoaren interesak salbatzeko» baliagarria izan zena.

Garai hartan egin zuen salto instituzioetara. 1979an, alderdiaren hautagaia izan zen Kordobako udal hauteskundeetan. Garaitu, eta Espainiako probintzia bateko hiriburua eskuratu zuen lehen buruzagi komunista bilakatu zen. Orduan ezarri zioten Kalifa gorria ezizena.

Haren gidaritzapean lortu zituen IUk ere bere emaitza arrakastatsuenak. 1988an, PCEko idazkari nagusiaren kargua eskuratu zuen, eta urtebete geroago, IUko koordinatzaile nagusiaren postua. Urte hartan iritsi zen Anguita Espainiako Kongresura, baina hurrengo bi hauteskundeetan lortu zituzten emaitzarik onenak. Bi milioi bototik gora jaso zituzten 1993ko eta 1996ko Espainiako Kongresurako hauteskundeetan: 21 eserleku, bigarrenean. «Programa, programa, programa», izan zen beti haren leloa, eta unean uneko akordioak adostearen aldekoa zen, batez ere PSOErekin, nahiz eta hura ez zuen ezkerreko alderditzat hartzen. 2000. urtean, bihotzeko arazoen ondorioz, Anguitak koordinatzaile nagusi kargua utzi zuen, eta orduan hasi zen koalizioaren gainbehera; 2008an bi diputatu bakarrik lortu zituzten, Gaspar Llamazares buruzagi zela.

Azken urteetan, lehen lerroko politikagintzatik aldenduta aritu da, baina guztiz utzi gabe. Besteak beste, Kataluniako independentzia prozesua izan zuen hizpide Anguitak; buruzagi politikoak espetxeratzearen aurka agertu zen, eta argi adierazi zuen bere ustez preso politikoak zirela horiek.

Prometeo analisi politikorako kolektiboko kide zen, eta talde haren bideo batean egin zuen azken agerraldi publikoa, COVID-19aren garaiotan, «lasaitasuna eta hausnarketa» eskatzeko.

«Urruntze politikak senideak zigortzen ditu»

‘Bakea eta Demokrazia Euskal Herriarentzat’ agiriaren sinatzaileetako bat izan zen Anguita, 2012. urtean. Haren bidez, hainbat pertsona esanguratsuk Espainiako Gobernuari eskatu zioten espetxe politika aldatzeko, Sortu legeztatzeko, ETAk eta Espainiak elkarrizketak egiteko eta bazterketarik gabeko elkarrizketa politikoari ekiteko. Izan ere, euskal presoei ezarritako urruntze politika kritikatu zuen IUko koordinatzaile ohiak, «senideak zigortzen dituelako». Jada ETA deseginda, Espainiako hainbat alderdik Euskal Herriko egoeraren inguruan zuten ikuspuntuarekin oso kritiko agertu zen. «Askotan uste dut PPk negar egiten duela ETA desagertu delako», adierazi zuen 2018an.

Aurretik ere adierazia zuen halako zerbait, 2012an, BERRIAk eginiko elkarrizketan: «Bakea egin da armak eten direnean; eta armez ari naizenean, guztiez ari naiz, ETAk erabiltzen zituenez eta besteek ere bai, garai bateko haiek, itzultzeko desiratzen zeudenak; haiei ez zaie gustatu ETAk armak uzterik. ETAren aurka hobeto bizi dira».

GAL ere izan zuen hizpide elkarrizketa hartan, eta garbi adierazi zuen Felipe Gonzalez Espainiako presidente ohiak haren berri bazuela: «Bere garaian, esan nuen nire ustez Gonzalez zela X, eta ez dut kontrakorik esan orduz geroztik».

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Turkiaren erasoaren aurkako manifestazio bat, azaroaren 20an, Qamixlin. ©EFE

SDFk jakinarazi du eten egin dituela AEBekin egiten ari ziren operazioak

Igor Susaeta

Milizia kurduak indar nagusitzat dauzkan eta Pentagonoaren babesa duen koalizioak ohartarazia zuen Ankarak eraso bat hasiz gero horri erantzutea lehenetsiko zuela. EIren aurkako borrokari eragingo dio

Vladimir Putin Errusiako presidentea, gaur, Moskun. ©EFE

Errusiak esan du «negoziatzeko prest» dagoela, bere interesak «bermatzeko»

Mikel Elkoroberezibar Beloki

Ukrainako armadak adierazi du bere tropetako 13.000 soldadu eta 6.000 zibil hil direla gerra hasi zenetik. Haur ugariri hezkuntzarako eskubidea urratu dietela salatu du NBEko batzorde batek.

Boliviar bat Silala ibaitik ura hartzen, Txileko mugatik gertu. ©MARTIN ALIPAZ / EFE

Boliviak esan du Hagako epaiak Silala ibaiko ubide artifizialak eraisteko aukera emango diola

Mikel O. Iribar

Nazioarteko Justizia Auzitegiak ebatzi du Silala ibaia «nazioartekoa» dela, eta Txileri eta Boliviari eskatu die elkarren arteko elkarrizketak «etengabekoak» izateko. Santiagok ez dio kalte ordainik eman beharko La Pazi.

Guardia Zibila, atzo, AEBek Madrilen duten enbaxadaren atarian. ©FERNANDO VILLAR / EFE

Espainiatik bidali dituzte gutun piroteknikoak, Poliziaren arabera

Uxue Rey Gorraiz - Gorka Berasategi Otamendi

Sanchezek, Roblesek eta Ukrainaren eta AEBen enbaxadek jaso dituzte, besteak beste

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...