Errepideak

Emakume bat hil da Bilbon ibilgailu batek harrapatuta

Atzo ilunabarrean izan zen istripua; erietxera eraman zuten aurrena, baina han hil egin zen

arantxa iraola
2020ko maiatzaren 18a
10:13
Entzun

Ibilgailu batek 85 urteko emakumezko bat harrapatu zuen atzo Bilbon. Erietxera eraman zuten osasun zerbitzuek, baina oso larri zegoen, eta handik tarte batera hil egin zen.

Ezbeharra Concha kalearen eta Urkixo zumarkalearen arteko bidegurutzean gertatu zen, ilunabarrean, zortziak eta laurden aldean.

Bilboko Udaltzaingoak ikerketa bat ipini du martxan zer gertatu zen argitzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.