INDARKERIA MATXISTA

Bi gizon atxilotu dituzte Mungian emakume bati sexu eraso bat egitea egotzita

Goizaldean atxilotu dituzte.

Indarkeria matxistaren aurkako ikur bat, Bilboko balkoi batean. MARISOL RAMIREZ / FOKU
2020ko maiatzaren 18a
10:59
Entzun

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Udaltzaingoak bi gizonezko atxilotu ditu gaur goizaldean Mungian, Bizkaian, emakume bati sexu eraso bat egitea egotzita.

Atxilotuak Ertzaintzaren esku utzi dituzte, eta Ertzaintzak berak bere gain hartu du gertatutakoaren ikerketa. Segurtasun Sailak ez du xehetasun gehiago zabaldu.

Joan den astean, berriz, Trapagaranen beste gizonezko batatzeman zuten, bikotekide ohia autoaren maletategian lotuta zeramala.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.