Lan osasuna

Langile bat hil da Santurtzin, eta beste bat Beasainen

Bilboko portuan izandako ezbehar batean hil da behargin bat. Bestea zirku bateko trapezista zen; erori, eta kolpea hartu zuen buruan, herenegun.

Lan istripuen aurkako martxa bat, 2018ko otsailean, Bilbon. MONIKA DEL VALLE / FOKU
Iker Aranburu.
2020ko maiatzaren 20a
17:51
Entzun

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak azaldu duenez, 16:00etan lan istripu bat gertatu da Bilboko portuan, Santurtziko lurretan (Bizkaia). Kamioi baten gurpila «manipulatzen» ari zen langilea —38 urteko gizonezko bat—, eta ezbeharra izan du. Efe agentziak aipatu duenez, pisu handiko pieza bat gainera erorita hil da.

Herritar batek eman die istripuaren berri larrialdi zerbitzuei, baina, iritsi direnerako, berandu zen. Langilea suspertzeko saioek huts egin dute. Ikerketa abiatu du Guardia Zibilak.

Beasainen (Gipuzkoa), berriz, zirku italiarreko trapezista bat hil da; 29 urteko emakumezko bat zen, eta metro eta erditik erori zen herenegun. Buruan hartu zuen kolpea, eta Donostiako ospitalera eraman zuten, baina erietxean hil da. Zer gertatu den ikertuko du Ertzaintzak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.