EUSKARA

Zabaldu dute Kilometroak festaren kanta

Villabona-Amasan eta Zizurkilen ospatuko dute Gipuzkoako ikastolen aldeko jaia, urriaren 4an.

2020ko maiatzaren 30a
15:47
Entzun

2020ko Kilometroak jaiaren abestia argitaratu dute aurtengo antolatzaileek. Urriaren 4an egingo dute festa, Amasa-Villabonan eta Zizurkilen, Zubimusu ikastolak antolatuta. Korri, Punpa, Ttak izango da leloa, eta horixe da abestiaren izenburua.

Xabier Zubeldia Zubimusuko irakasle eta musikariak egin du musika, eta hitzak, berriz, Amaia Agirre Zubimusuko ikasle ohi eta bertsolariak. Ahots nagusia Juanpa Agirrek jarri dio.

Udazken berezia izango da ikastolen aldeko jaiei dagokienez, udaberrian egin ohi dituzten festak ere udazkenera geroratu dituztelako COVID-19aren izurriaren eraginez. Irailaren 20an ospatuko dute Herri Urrats, eta Araba Euskaraz eta Ibilaldia egun berean egingo dituzte: urriaren 18an. Nafarroa Oinez bertan behera uztea erabaki dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.