Lan gatazkak

Araluceko langileak mobilizazioetan hasiko dira berriro beren lanpostuen alde

Beharginak jarduerarik gabe daude, "eta urtarriletik ezer kobratu gabe", langile batzordeak jakinarazi duenez. Batz kooperatiba haien lana egiten ari dela salatu dute

Araluceko langileen protesta beren enpresa hustutzen ari zirela. MONIKA DEL VALLE / FOKU
xabier martin
2020ko ekainaren 3a
13:06
Entzun

Iazko abenduaren 26an, Batz Taldea, konkurtso kudeatzailearen oniritziarekin eta laguntza judizialaren bidez, Araluce enpresaren instalazioetan sartu zen, lan kargak hustu eta zuzenean Batzen instalazioetara eramateko. Orduan, 141 langileentzako enplegua erregulatzeko dosier batean murgilduta zegoen enpresa. "Irregulartasunez betetako prozesua izan zen, behin eta berriz salatu dugun moduan", esan du langile batzordeak.

Bada, gaur egun enpresako langileak lanik gabe daude azarotik, "eta ez dute ezer kobratu urtarriletik", batzordeak jakinarazi duenez. "Bien bitartean, gure enpresaren lan karga Batz Taldearen instalazioetan kudeatzen dute". Duela gutxi, merkataritza arloko epaitegiak laguntza judiziala igorri du Araluceko sare informatikoak berrezartzeko. "Izan ere, Batzek eten egin zituen, aldebakarrez eta legez kanpo. Gertakari garrantzitsua da hau, gure enpresaren likidazio prozesu bati gehitzen baitzaio, irregulartasunez betea".

Batzen erabaki horiek "kooperatibaren interesen" alde egindakoak direla diote Araluceko langileen ordezkariek. "Oso argi daukagu Batz Taldeak eta Batz Aralucek laneko talde bat osatzen dutela. Eta hori horrela izan da erabaki ekonomiko, industrial eta estrategiko guztietan". Batz eta Mondragon Taldea —Arrasateko korporazioko enpresa da Batz—salatu ditu Araluceko batzordeak, "zalantzarik gabe Araluce ixteko erabakia inposatu baitute, urtarriletik soldatarik ez ordaintzeaz gain, 141 familiaren sufrimenduaren kontura". Mondragonen "ustezko elkarlaneko printzipioak fartsa bat" direla dio langile batzordeak, Araluceri dagokionez.

"Gure enpresako likidatzaileek abenduaren 31rako 141 langile kaleratuta egongo zirela adierazi zuten arren, Batz Aralucekoak izaten jarraitzen dugu, gure eskubideak defendatuz". Hala, hurrengo egunetan, COVID-19aren krisiaren ondorioz bertan behera geratu ziren mobilizazioei ekingo diete berriro.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.