Merkatuak

Arrisku sariek behera egin dute

Iker Aranburu.
2020ko ekainaren 4a
19:29
Entzun

Europako Banku Zentralak zor gehiago erosiko duela iragarri izanak lortu du bere helburuetako bat: euroguneko herrialdeen zorpetzea merkatu da. Arrisku saria  —Alemaniarekiko zorrarekiko duten aldea— nabarmen jaitsi zaie zorrak ordaintzeko arazo gehiago izan ditzaketenei: Italiarena, 172 puntura jaitsi zen (-17); Greziarena, 171ra (-11); eta Espainiarena, 88ra (-9). Berez, iragarpena esperotakoa zenez, badira egun batzuk zorraren gaineko presioa arindu egin dela. Italiarena, esaterako, 276ra iritsi zen EBZk PEPP programa abiatu aurretik, eta kezka handia eragin zuen,  zor handia duelako.

Merkatuen lasaitasuna baliatu du Espainiak bere zor behar batzuk betetzeko. Ia 8.000 milioi euro bildu zituen, aurrekoetan baino interes txikiagoekin. Epe laburrenekoetan, interes negatiboa ere lortu zuen. Hau da, inbertitzaileak ordainduko dio interesa.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.