Espainia

Juan Carlos Borboikoa ikertuko dute Mekarako AHTaren eraikuntza lanak direla eta

Auzitegi Gorenak hartuko du ikerketa bere gain. Borboikoak estatuburu kargua utzi zuen arren, forudun izaten jarraitzen du.

Juan Carlos Borboikoa, Espainiako errege ohia. ZIPI, EFE
arantxa elizegi egilegor
2020ko ekainaren 8a
12:57
Entzun

Espainiako errege ohi Juan Carlos Borboikoa auzipetu dezakete, baina forudun izaten jarraitzen du. Hala ere,  Dolores Delgado fiskal nagusiak auzitegiari eskatu dio aztertzeko zer esku hartze izan zuen Juan Carlos Borboikoak Medinatik Mekarako AHTaren eraikuntza lanak esleitzeko garaian.

Medina eta Meka arteko AHTaren lanen bigarren faseari eragiten dio ikerketak. Jose Manuel Villarejo poliziaburu ohiak Borboikoaren lagun Corinna Larsenekin izandako eta grabatutako elkarrizketa baten arabera, estatuburu ohiak komisioak jaso zituen Mekarako AHTaren eraikuntza lanak Espainiako hainbat enpresak osatutako partzuergo batentzat lortzearen truke. Horrez gain, Borboikoarena litzatekeen baina bere izenean legokeen Marokoko lursail bati buruz eta Suitzan zituen diru kontuei buruz ere hitz egin zuen Larsenek.

Larsenen esanetan, komisioak 80 milioi eurokoak izan ziren. Horiek Saudi Arabiako enpresari baten emazteari ordaindu zizkioten, eta hark Espainiako enpresaburu bati eman zion diruaren erdia; horrek, berriz, Borboikoari.

AHTaren inguruko kontratuak ez dira Espainiako errege ohiaren inguruko itzal bakarrak. Susmopean dauden bi fundaziorekin ere lotu dute Juan Carlos Borboikoa: Zagatka eta Lucum.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.