Noiz sortua: 2020-06-29 18:12:20

Oporrak Euskal Herrian

Uribe eskualdeaz gozatu

Uribe eskualdea zoragarria da. Paisaia ederrak daude kostaldean eta barrualdean, eta jarduera interesgarri ugari egin daitezke familiarekin zein lagunekin.

Barrikako tolesturak.
Barrikako tolesturak. XABIER ARMENDARIZ

Uribe eskualdean, kostaldeak eta barrualdeak bat egite dute. Tradizioak eta berrikuntzak, historiak eta etorkizunak, gastronomiak, kulturak, kirolak eta abenturak. Haran zabalak daude, lauak eta leunak, itsaslabar zorabiagarrietan amaitzen direnak.

Aurten, eskualdeaz gozatzeko, Uribe On Tour 2020 programazioak berritasun eta jarduera ugari eskaintzen ditu. Aipagarrienetako bat da Uribeko kostaldean itsasontzi batean egin daitekeena, Plentziako portutik abiatuta, Bizkaiko flysch ikusgarriaren sekretuak ezagutzeko. Aukera bikaina da bertatik bertara ikusteko Armintzako flysch beltzaren moduko mirari geologikoak eta Barrikako tolestura berezi-bereziakk. Dena den, Uribeko toki geologiko interesgarriak ezagutzeko bisitak oinez ere egin daitezke, txango laburretan, aurreko urteetan jende ugarik egin izan duen bezala.

Beste berritasun bat da Uribeko Burdin Hesiaren arrastoak ikustea, berregite historiko batekin, eta modu horretan abentura polita bizitzea nola haurrek hala helduek.

Aurten ere, lehen aldiz egin ahal izango dira baso bainuak, zentzu guztientzako esperientzia zoragarriak. Halaber, Uribe eskualdean dauden ezkuz egindako bost garagardo upategietara bisitak egin daitezke, Bus & Beer autobusean, eta ibilaldian zehar dastatzeak, hamaiketakoa eta bazkaria izaten dituzte bisitariek.

Bizkaiko baserririk zaharrena

Landetxo Goikoa baserria. JATA-ONDO LGE

Bestalde, Mungiako Landetxo Goikoa baserriak atea zabalduko ditu berriz ere. Horrela, Bizkaiko zaharrena den baserri hori ezagutu ahal izango da (XVI. mendekoa da), baina uda honetan bisita interaktiboa ere egin ahal izango da, eta taloak egiteko tailer batean parte hartu.

Gainera, esperientzia enogastronomikoak atsegin dituztenek Uribeko txakolin upategiak ezagutu ahal izango dituzte bisita gidatuen bidez, eta txakolina egiteko prozesua eta haren kultura atsegin handiz jakinaraziko dizkiete.

Beraz, Uribe On Tour 2020 programazioak aukera ezin hobea eskaintzen du Uribe eskualdeko baliabideez eta toki liluragarriez gozatzeko uda honetan, kostaldean eta barrualdean.

Informazio gehiago nahi izanez gero, www.uribe.eu webgunea kontsulta daiteke.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Covid-19 daukaten gaixoak zaintzen duten bi erizain besarkatzen 55 egun gaixo zeraman gizon bat sendatzean. ©Andoni Lubaki / Foku

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 31.166 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.150 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Udaletako eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariak, Zumarragan bilduta. ©/ Ordiziako Udala

Ordiziako fokuan 35 pertsona kutsatu dira oraingoz, eta alkateak «autokonfinatzeko» eskatu du

Irati Urdalleta Lete - Jon Ordoñez Garmendia

Beste hemeretzi positibo daudela jakinarazi du Osasun Sailak, eta dagoeneko mila PCR baino gehiagoren emaitzak jaso dituzte. Alkateak "kutsatze komunitario bat" dagoela esan du.Murgak baztertu egin du konfinamendua ezartzea, baita joan-etorriak mugatzea ere. Itxi zituzten Haka, Miami eta Kebab tabernetako zerbitzariek negatibo eman dute. Biharko azoka bertan behera utzi du Udalak, eta kiroldegia, jolas parkeak eta liburutegia itxi ditu.

Jair Bolsonaro. ©Joedson Alves / EFE

Bolsonarok positibo eman du COVID-19an

Oihane Puertas Ramirez

«Bikain» dagoela adierazi du Brasilgo presidenteak. Hura izan da COVID-19aren eragina ukatu izan duten agintarietako bat, eta horrek ekarri du Brasil herrialde kutsatuenetako bat izatea.

Jata Ondo

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna