EZBEHARRA

Pertsona bat hil da Zestoan, moto istripu batean

GI-2633 errepidean izan da istripua. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, motoak eta furgoneta batek elkar jo dute, eta motorrean zihoan gidaria hil egin da.

Zestoan izan da istripua, GI-2633 errepidean. Argazkian, Zestoako irudi bat. GORKA RUBIO / FOKU
2020ko ekainaren 9a
12:50
Entzun

11:40ean gertatu da istripua, GI-2633 errepideko 10. kilometroan, Zestoan (Gipuzkoa). Furgoneta batek eta moto batek elkar jo dute, eta motorrean zihoana hil egin da, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Anbulantzia bertaratu, eta gidaria berpizten saiatu dira, baina zendu egin da azkenean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.