Komunikazioa

Euskadi Irratia ezingo da sartu Alavesen eta Osasunaren zelaietan

Euskarazko irrati publikoko esatariek Realaren, Athleticen eta Eibarren etxeko partiden kontakizuna egiteko akreditazioa lortu dute.

Euskadi Irratiko lau kirol esatari. BERRIA
urtzi urkizu
2020ko ekainaren 11
12:27
Entzun

Gaur hasiko dira Espainiako Ligako futbol partidak, eta Ligak zelaietara sartzeko baimena eman die irrati batzuei, baina ez besteei. Zelai bakoitzean irrati kopuru mugatu bateko esatariek izango dute aukera bertatik bertara kontakizuna egiteko. Euskadi Irratiko esatariak Realaren, Athleticen eta Eibarren zelaietan sartuko ahalko dira, eta bertatik partiden kontakizuna egin. Aldiz, Alavesen eta Osasunaren partidetan ez dute aukera hori izango. Horrenbestez, igande honetan Athletic-Atletico Madril eta Reala-Osasuna partiden kontakizuna euskaraz egin ahalko dute San Mamesen eta Anoetan. Datorren astean, esatariek estudiotik aritu beharko dute Alavesen eta Osasunaren partidak kontatzeko.

Bizkaia Irratiari ukatu egin diote San Mamesen sartzeko akreditazioa, eta, horrenbestez, ezingo du bertatik bertara kontatu igandeko Athletic-Atletico Madril partida.

Euskalerria Irratiari lehen momentuan ukatu egin diote zelaian sartzeko aukera. Edonola ere, Osasunaren zelaian sartu ahalko diren irratien zerrenda zalantzazkoa izan daiteke, eta datozen orduetan edo egunetan erabakiko dute. Horren zain dago orain Euskalerria Irratia.

Alavesen zelaian sartzeko baimena lortu dute bai Radio Euskadik, bai Radio Vitoriak.
FORTAk —irrati eta telebista autonomikoak biltzen dituen federazioak— Espainiako Ligari eskatu dio irrati publiko autonomiko guztiak akreditatutako hedabideen zerrendan sartzeko, «zerbitzu publikoak» eskaera hori egitera justifikatzen duelakoan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.