Miarritzeko ostalari batek bere burua grabatu du etxegabe batez trufatzen

Miarritzeko Jean ostatuko langile batek filmatutako bideoak haserrea piztu du, eta herritarrek ostatua boikotatzera deitu dute sare sozialetan. Bestalde, etxegabea laguntzeko diru kutxa bat abiatu dute.

2020ko ekainaren 12a
11:43
Entzun

Miarritzeko (Lapurdi) Jean ostatuko langile batek bideo bat zabaldu zuen sare sozialetan. Bertan, gizona adiskide batekin ageri da, auto batean jarririk. Kanpoaldean, etxegabe bat pasatzen da, puskak eramateko karro batekin. Ostalariak «E, mutil, zer auto polita duzun» oihukatu dio leihotik, irriz. Bideoa anitz zabaldu da sare sozialetan, eta milaka lagunek salatu dute bertan gertatutakoa.

Bi mutilen kontrako mezuak ugaritu dira sare sozialetan, eta kudeatzen duen ostatua boikotatzeko deia luzatu dute. Bestalde, goizaldean pintaketak agertu dira Jean ostatuan. Tripadvisor jatetxeak iruzkintzeko aplikazioan hainbat komentario negatibo zabaldu dituzte ostatuari buruzko iritzi txarrak hedatzeko asmoz.

Herritar zenbaitek diru kutxa bat abiatu dute bideoan ageri den etxegabearentzat. Oraingoz, gizona ez dute identifikatu, baina segurtatu dute Miarritzeko zerbitzu sozialekin harremanetan direla. Dagoeneko 1.153 euro bildu dituzte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.