Beste agerraldi bat ikertzen ari dira Debagoienan

Arrasateko Aita Menni erietxeko lau langile kutsatu direla jakinarazi du Nekane Murga Osasun sailburuak. Basurtuko erditze gelak, berriz, ireki egingo dituzte.

Arrasateko Aita Menni ospitalea, artxiboko irudi batean. JUANAN RUIZ / FOKU
Edurne Begiristain.
2020ko ekainaren 13a
13:36
Entzun

Txagorritxuko eta Basurtuko ospitaleetan izandako agerraldiez gain, beste bat ikertzen ari da orain Eusko Jaurlaritzako Osasun saila, Debagoienan; zehazki, Arrasateko Aita Menni ospitalean izan da agerraldi berria. Nekane Murga Osasun sailburuak gaur jakinarazi duenez, ospitale horretan administrazioan lan egiten duten lau langilek positibo eman dute. Kutsatutako langileek ez dute kontakturik izan ospitaleko pazienteekin, Murgaren arabera.

Bestetik, Basurtuko erditze gelak gaur zabalduko dituztela jakinarazi du sailburuak, kutsatzerik ez dagoelako. Herenegun ittxi zituzten Basurtu ospitaleko Iturrizar pabiloiko erditze gelak COVID-19 kasu bat agertu delako. Ordea, egindako PCR proba guztiek negatibo eman dutela esan du Murgak, eta beraz, kutsatzerik ez dagoela gune horretan eta gaur bertan irekiko dutela.

Txagorritxuko ospitaleko agerraldiari dagokionez, «kontrolatuta» jarraitzen du eta aldaketarik ez da izan azken egunetan, Mugaren arabera. Zazpi positibo daude, beraz, atzotik ez da positibo berririk egon.

Bestalde, atzoz geroztik PCR proben bidez 21positibo berri antzeman dituzte Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Horietatik bederatzina Gipuzkoan eta Bizkaian izan dira, eta hiru Araban. Gainera, bi pertsona hil dira koronabirusagatik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.