Mundua

Gerald Ford AEBetako presidente ohia hil da, 93 urte zituela

Richard Nixonek Watergate auziagatik dimisioa eman ondoren hartu zuen kargua; beraz, ez zuten herritarrek hautatu. Bihotzeko arazoak zituen aspalditik.

Berria -

2006ko abenduak 27
Hain justu, joan den azaroan ebakuntza egin zioten Minnesotako (AEB) Mayo erietxen, bihotzeko arazo horiek medio. Gerald Ford 1913ko uztailaren 14an jaio zen Omahan (Nebraska, AEB). 1974 izendatu zuten presidente, =i Watergate=i auziagatik dimisioa eman zuen Richard Nixon errepublikanoaren oinordeko. AEBetako historian hauteskunde bidez hautatua izan ez den presidente bakarra izan da. Hala ere, gutxi iraun zuen karguan: 1976an Jimmy Carter hautagai demokratak irabazi zion bozetan. Hala ere, Nixonen zuen sonaren oso bestera, politikari zintzoarena lortu zuen Fordek. Nixoni "barkatu" egin zion Fordek, eta hainbat analistek uste dute keni horrek eragotzi ziola hauteskundeak irabaztea. Xehetasun gehiago =l hemen==http://en.wikipedia.org/wiki/Gerald_Ford=l.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna