EZBEHARRA

Emakume bat hil da Bilbon, furgoneta batek jota

Gabika Mendia kalean gertatu da ezbeharra, San Adrian auzoan.

San Adriango Gabika Mendia kalean gertatu da ezbeharra.
2020ko ekainaren 18a
13:50
Entzun

Emakumezko bat hil da gaur eguerdian Bilbon, ibilgailu batek harrapatuta. 12:00 inguruan gertatu da ezbeharra, Gabika Mendia kalean; furgoneta bat atzeraka zihoala, andrazkoa harrapatu du.

Emakumeak 83 urte zituen. Ibilgailuak emandako kolpearekin, lurrera erori da, eta buruarekin jo du lurra. Larrialdi zerbitzuetakoak tokira bertara joan dira, eta erietxera eraman dute, baina ezin izan dute andrea suspertu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.