Oporrak Euskal Herrian

Denen neurrirako planak Urola bailaran

Plan eta jarduera interesgarri ugari egin daitezke Urola bailaran, kulturaz, historiaz, naturaz eta aisialdiaz gozatzeko.

Ekainberri, Ekain leize-zuloaren museoa Zestoan dago. UROLA TURISMO
2020ko abuztuaren 6a
09:39
Entzun

Paraje ederrak eta sei herri daude Urola bailaran: Azkoitia, Azpeitia, Zestoa eta Aizarnazabal daude bailarari izena ematen dion ibaiaren ertzean, eta Beizama eta Errezil, berriz, bailararen goiko begiratokietan. Euskal Herria ezagutzera datozen bisitariek Urola Erdia abiapuntutzat hartzea ohikoa bihurtzen ari da azken urteetan, eskualdeak duen kokapen geografiko estrategikoagatik, Euskal Herriaren erdigunean baitago.

San Ignazioren sorterria izaki, Loiolako santutegiak ematen dio sona eta nazioarteko ezagutza eskualdeari, baina Loiolaz gain, beste hainbat plan eta jarduera egiteko nahi beste aukera eskainiko dizkie Urola bailarak udan Euskal Herrian turista izango direnei, eta Urola bailaraz eta Euskal Herriaz gozatuko dute.

Aire zabalean

Oinez eta bizikletaz egiteko ibilbide ederrak daude Urola bailaran.

Izarraizko bira: edertasun ukaezineko ingurua mendia eta natura maite dutenentzat  Izarraitz mendikateari erdi magal altueran itzulia ematen dion ibilbide zirkularra, 17,4 kilometrokoa. Azkoitiko, Azpeitiko eta Zestoako loturek, haraino iristea ahalbidetzen dute. Informazio gehiago, www.urolaturismo.eus/eu/natura/izarraitz-ibilbideak helbidean.

Urolako bide berdea: oinezkoentzako zein txirrindularientzako egokia den ibilbide erakargarria da. Aizkorriko mendi hegalean hasi eta ia Kantauri itsasoraino iristen da. 37,5 kilometrotan zehar, Legazpi eta Zestoako Iraeta auzoa lotzen ditu, bidegorria eta bide berdea tartekatzen, etenik gabe. Familian edo lagunartean egiteko plan paregabea (www.urolaturismo.eus/eu/esperientziak/5-geltoki-historian-2016).

Urola Road Trip: plan eraldatzailea da, egunerokotasunetik ihes egin eta paisaia bukoliko batean barneratzea ahalbidetzen baitu. Gipuzkoaren bihotzean dagoen eskualdea da Urola bailara, euskal probintzietako hiru hiriburuetatik bide erdira. Eskualde honek sorpresa handiak gordetzen ditu, eta naturarekin konektatzeko eta hainbat herria ezagutzeko aukera (www.urolaturismo.eus/eu/explore-urola/item/486-urola-touring-estresetik-ihes-egiteko-bidaia).

Familia giroan

Eskualdean historia aldetik dauden altxorrak familiarekin ezagutzeko aukera dago.

Bost geltoki historian: Eskualdea familiarekin ezagutzeko plan ezin hobea, museoak bisitatuz. Urola ibaiari jarraituz, milaka urteko bidaia egiteko aukera izango da, jolasen eta asmakizunen bidez, historiako bost garai zoragarri biziz eta familiarekin batera gozatuz.

Antzinako lurrunezko trenak Azpeitiko Burdinbidearen Euskal Museotik Lasaoko geltokirainoko ibilaldiak eskaintzen ditu. UROLA TURISMO

Ondarea eta kultura

Ondareaz eta kulturaz gozatzeko parada ere eskaintzen du Urola bailarak.

Loiolako santutegia: basilikari aurrez aurre begiratuz gero, Erromako zatitxo bat Euskal Herrira ekarri duten irudipena izango du bisitariak. Loiolako Ignazio deunaren omenez haren jaiotetxearen inguruan eraikitako santutegi bikainak aise aseko ditu kultura, erlijio, espiritualtasun edo ondare gose direnak. Santutegia inguratzen duten Loiolako lorategi famatuek aisialdirako eta jolaserako aukera anitz eskaintzen dizkiote Loiolan bestelako esperientzia bizi nahi duen orori.

Euskara

Hizkuntza bat hobetzeko, hoberena hizkuntzan murgiltzea dela esan ohi da. Horregatik, Urolan esperientzia aparta bizi izateko aukera du bisitariak. Egonaldian zehar euskara praktikatzeko aukera paregabea izango du, kalean, erosketak egiten, tabernetan, eta abarretan. Horrez gain, inguru honetako eskaintza oro euskaraz aurkituko du: kontzertuak, antzerkia, bisita gidatuak, esperientzia gastronomikoak eta festak, besteak beste. Bizi-bizi ikusi eta entzuten da euskara bailarako kaleetan, eta bisitariak animatzen dituzte euskaraz aritzera zein euskararekin gozatzera.

Eskualdean jarduerak egiteko, otorduak egiteko eta ostatu hartzeko argibideak guztiak, berriz, atsegin handiz ematen dituzte 943-15 18 78 telefono zenbakia deituz gero edo [email protected] helbide elektronikora mezu bat bidalita.

Informazio gehiago nahi izanez gero, www.urolaturismo.eus webgunean ere kontsulta daiteke.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.