Turismoa

Maiatzean hotelen %30 baizik ez dira irekita egon EAEn

7.764 bisitari izan dituzte, iazkoen %2,6 baizik ez.

Osasun langile bat Donostiako Maria Cristina hotelean, maatzean. JUAN CARLOS RUIZ / FOKU
Iker Aranburu.
2020ko ekainaren 22a
11:48
Entzun

Konfinamenduaren amaierak pixka bat baizik ez zuen arindu turismoaren erorikoa. Eustaten arabera, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan dauden 618 hotel edo antzekoetatik 188 baizik ez ziren irekita izan maiatzean. Hau da, %30 baizik ez. Apirilean 56 izan ziren, eta horietako batzuk osasun langileei aterpea emateko egon ziren zabalik, ez zitezen etxera itzuli eta senideak kutsatzeko arriskuan jarri.

Hotel gutxi egon ziren irekita, eta oso bezero gutxi izan zituzten. Guztira, 7.764 bisitari eduki zituzten, eta 30.049 gaualdi igaro zituzten. Iazko maiatzarekin konparatuz gero, bezeroak %97,3 gutxiago izan dira (295.055, 2019ko maiatzean), eta gaualdiak, berriz, ia %95 gutxiago.

Jarduera gutxi suspertu da landetxeetan ere. Apirilean 31 izan ziren irekita, eta 167 izan ziren maiatzean. Beste 260, berriz, itxita egon  ziren. Guztira, 996 bezero eta 5.001 gaualdi izan zituzten.  

Ekainean hartu du beste bultzada bat turismoak, arindu egin baitira pertsonen joan-etorriak debekatzen zituzten arauak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.