Euskal presoak

Debekatu egin duten arren, AEMk Iruñeko manifestazioari eutsiko dio

Espainiako Gobernuak ez du baimendu larunbatean Iruñean egitekoa zen manifestazioa. Deialdia erregistratu zuenak uko egingo dio, baina lekukoa hartuko du Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak, eta deialdiarekin jarraituko du.

Azaroan AEMk deituta Bilbon egin zen manifestazioa. ARITZ LOIOLA, FOKU
2020ko ekainaren 25a
09:38
Entzun

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak (AEM) jakinarazi duenez, Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkaritzak debekatu egin du larunbaterako deitua duen manifesteazioa. Borrokak ez du etenik. Amnistia osoa lelopean deitu zuen asteburuan, baina jakinarazi diote epez kanpo egin zuela deialdia eta ez dagoela arrazoirik urgentzia bidez deitzeko. Hala ere, AEMk berretsi egin du deialdia, hori aitzakia bat delakoan. "Manifestazioen debekuak etengabean dira Nafarroan, horiek faxistek deituak ez direnean", azaldu du ohar batean, eta adibide jarri du: maiatzean Patxi Ruizen alde manifestazio bat debekatu zutela osasun larrialdiaren aitzakiarekin, baina ez, ordea, Voxena edo zezenketen alde joan den asteburuan egin berri dena.

"Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak beti defendatu du herriak ez diola inori bere eskubideak gauzatzeko baimena eskatu beharrik, eta are gutxiago eskubide horiek urratzen dituztenei", dio oharrean, eta lehenago ere debekuen aurrean manifestatu direla azpimarratu du. Larunbatean manifestatzeko deialdia erregistratu zuenak uko egingo dio, baina AEMk  iragarri du bere kabuz "lekuko hartu eta manifestazioarekin aurrera" jarraituko duela, "guztien gainetik, faxismoaren kontra". 18:00etan hasiko da, Errekoleten plazan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.