INDARKERIA MATXISTA

Lizarran gizon bat atxilotu dute sexu eraso bat leporatuta

Erasotzailea eta biktima etxebizitza berean bizi ziren, beste pertsona batzuekin batera

Lizarrako (Nafarroa) kale bat. ARITZ LOIOLA / FOKU
2020ko ekainaren 26a
10:11
Entzun

Foruzaingoak 29 urteko gizonezko bat atxilotu du Lizarran (Nafarroa), 23 urteko emakumezko bati sexu eraso bat egitea egotzita. Andreak salaketa bat jarri zuen Foruzaingoan, gizonezkoak bere askatasun sexualaren kontra egindako hainbat erasoren berri emanez. Lizarran bizi dira biak.

Foruzaingoak kaleratutako oharraren arabera, erasotzailea eta biktima etxebizitza berean bizi ziren, beste pertsona batzuekin batera. Emakumezkoak salaketan kontatu duenez, gizonezkoa, hasieran, hitzez jazarri zitzaion; gero, ukituak egin zizkion, eta, ondoren, bortxatu egin zuen.

Erasotzaileari urruntze agindua ezar diezaiotela eskatu du biktimak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.