Noiz sortua: 2020-06-29 10:20:41

Alderdien leloak eta ikus-entzunezkoak hizpide, 'Hauteskundeen atarian'

Alderdien komunikazio estrategiak aztertu dituzte 'Hauteskundeen atarian' BERRIAren telebista saio bereziaren azken saioan Estitxu Garaik, Mikel Olaizek eta Felix Arrietak.

Berria -

2020ko uztailak 3

Ostiralarekin iritsi da BERRIAren 'Hauteskundeen atarian' saioaren amaiera. Kanpainako lehen asterako ekoizpena izan da, eta, Nagore Arin kazetariak zuzenduta, hainbat heldulekutik heldu dio bozei. Azken saio honetan, alderdien komunikazio estrategiak izango ditu hizpide: komunikazio estrategien bilakaeraz, sare sozialen eta euskarri digitalen garrantziaz eta kanpaina hasi denetik alderdiek egin dutenaz jardun dira Estitxu Garai, Mikel Olaiz eta Felix Arrieta. Besteak beste, leloak eta ikus-entzunezkoak ere izango dituzte mintzagai.

Uztailaren 12an egingo dituzte Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta kanpaina betean ari dira indar politikoak. Aurtengoa deialdi berezia da, besteak beste, COVID-19aren izurriaren mamupean bozkatuko dutelako herritarrek, eta horrek berak aldatu egin dituelako jada ohitura batzuk; posta bidezko botoaren eskaera, esaterako, hamar bider handitu da. Hain justu, hori izan zen Hauteskundeen atarian telebista saioaren lehen atalaren gai nagusia; uztailaren 12ko bozen berezitasuna. Gaiaz hitz egiteko, Reinaldo Jaio hauteskunde zerbitzuetako zerbitzuburua, Josean Catalan LABek Gipuzkoako Correosen duen ordezkaria eta Ainhoa Novo EHUko irakaslea elkarrizketatu ditu Arinek.

Bigarren saioaren ardatza, berriz, honako galdera hau izan da: Zer eskatuko zenioke lehendakariari? Pentsiodun bat, pandemiaren krisiaren eraginez langabezian gelditu berri den pertsona bat eta kontziliazio arazoak dituen beste bat izan dira saioan. Bakoitza bere errealitatetik, beren egoera zein den azalduko dute. Beldurretatik eta kezketatik hasi, eta lehendakari berriarentzat zer eskakizun eta zalantza sorta duten zehaztu dute.

Hirugarren saioan, euskarari erreparatu dio BERRIAren telebista saio bereziak.  Pandemia garaian euskararen presentzia zein izan den aztertu zuten duela gutxi Martin Ugalde foroan. Lehentasunen artean ba ote dagoen, horrelako kasuetan bigarren maila batean gelditu ohi den... Testuinguru horretatik abiatuta, alderdien euskararen erabilera du ardatz hirugarren saioak. Horrekin batera, egungo egoera zein den eta aurrera begirako gakoak eta egin beharrekoak zein  diren xehatu ditu. Horretarako, Irene Arrarats BERRIAko euskara arduraduna, Jon Sarasua kulturgilea eta unibertsitateko irakaslea eta Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusia jardun dira saioan.

Emakumeen presentzia Eusko Legebiltzarrean, hori da laugarren eta azken-aurreko saioaren abiapuntua; izan ere, aurreko agintaldian, emakume parlamentari gehiago izan ziren Eusko Legebiltzarrean gizonezko parlamentariak baino. Emakumeen presentzia handiagoa izateak, baina, ez du zertan esan nahi feminismoaren presentzia handitu denik. Horregatik, testuinguruaren eta gertatu denaren analisia egiten ahaleginduko dira gonbidatuak: egungo egoera zein den eta aurrera begirako arretaguneak zein izan daitezkeen zehazteko. Arantxa Elizondo EHUko Politika Zientzietako irakaslea, Zuriñe Rodriguez ikerlaria eta Elixabete Garmendia kazetaria izango dira saioan.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Covid-19 daukaten gaixoak zaintzen duten bi erizain besarkatzen 55 egun gaixo zeraman gizon bat sendatzean. ©Andoni Lubaki / Foku

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 31.166 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.150 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Udaletako eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariak, Zumarragan bilduta. ©/ Ordiziako Udala

Ordiziako fokuan 35 pertsona kutsatu dira oraingoz, eta alkateak «autokonfinatzeko» eskatu du

Irati Urdalleta Lete - Jon Ordoñez Garmendia

Beste hemeretzi positibo daudela jakinarazi du Osasun Sailak, eta dagoeneko mila PCR baino gehiagoren emaitzak jaso dituzte. Alkateak "kutsatze komunitario bat" dagoela esan du.Murgak baztertu egin du konfinamendua ezartzea, baita joan-etorriak mugatzea ere. Itxi zituzten Haka, Miami eta Kebab tabernetako zerbitzariek negatibo eman dute. Biharko azoka bertan behera utzi du Udalak, eta kiroldegia, jolas parkeak eta liburutegia itxi ditu.

Jair Bolsonaro. ©Joedson Alves / EFE

Bolsonarok positibo eman du COVID-19an

Oihane Puertas Ramirez

«Bikain» dagoela adierazi du Brasilgo presidenteak. Hura izan da COVID-19aren eragina ukatu izan duten agintarietako bat, eta horrek ekarri du Brasil herrialde kutsatuenetako bat izatea.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna