Hamahiru positibo izan dira azken orduetan, baina ez da beste inor hil

Santos Indurain Nafarroako Osasun kontseilariak esan du agerraldiak «ia kontrolatuta» daudela, baina «ardura kolektiboa eta indibiduala» eskatu du.

Herritarrak kalean paseoan, konfinamendua arintzeko lehen fasean. JON URBE / FOKU
Irati Urdalleta Lete.
2020ko uztailaren 3a
17:47
Entzun

Beste hamahiru kasu baieztatu dituzte PCR proben bidez azken orduetan, baina ez da izan hildako gehiago, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak iragarri dutenez.

Zehazki, lau kasu izan dira Bizkaian —denak Bilbon—, hiru Araban —hirurak Gasteizen—,  hiru Gipuzkoan —bi Orion eta bat Lizartzan— eta beste hiru Nafarroan —ez dute zehaztu zein herritan—. Gainera, ez dute beste gaixorik ospitaleratu behar izan. Santos Indurain Nafarroako Gobernuko Osasun kontseilariak dio kasuek ez dutela loturarik orain arte Sunbillan (Nafarroa) eta Iruñean atzemandako agerraldiekin. Agerraldi horiek «ia kontrolatuta» daudela azpimarratu du Indurainek. Hala ere, «ardura kolektiboa eta indibiduala» eskatu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.