EZBEHARRA

Kamioi batek su hartu du AP-68an

Ezbeharra Urkabustaiz inguruan gertatu da, eta errepidearen noranzko bat itxi dute. Ez da zauriturik egon.

Kamioi batek su hartu du AP-68an. @VOSTEUSKADI
Oihane Puertas Ramirez.
2020ko uztailaren 13a
18:44
Entzun

Kamioi batek su hartu du AP-68an, Urkabustaiz (Araba) inguruan, 17:30 aldera. Ondorioz, autobideko zirkulazioa eten dute Zaragozarako noranzkoan.

Gidariak, ibilgailua errepidearen eskuinaldean gelditu, eta larrialdi zerbitzuei hots egin die. Ke beltzezko laino handi bat sortu du suteak, eta azkar hedatu da. Ez da zauriturik egon, eta ezbeharraren arrazoia ikertzen ari dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.