Laguntzak

Etxe tresnak erosteko Renove planaren ia erdia ahitu da jadanik

Kontsumitzaileek 9.172 eskaera egin dituzte, eta %80 onartzeko tramitazioan dira, EEA Energiaren Euskal Erakundeak ezagutzera eman duenez.

Etxetresna bilduma bat. BERRIA
xabier martin
2020ko uztailaren 15a
11:42
Entzun

Etxe tresna zaharrak energiaren kontsumoan askoz ere eraginkorragoak diren tresna berriekin ordezkatzeko diru laguntzak baliatzen ari dira Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako kontsumitzaile asko. EEA Energiaren Euskal Erakundeak esan duenez, 9.172 eskaera jaso ditu uztailaren 1ean Renove plana martxan jarri zuenetik. 2,5 milioi euroko funtsa abiarazi du Eusko Jaurlaritzak EEAren bidez, eta kopuru horretatik %42 ahitu da dagoeneko, milioi bat euro ingururen laguntzak erabili baitira salmenta operazioetan.

Hala, 10.163 etxe tresna ordezkatu dituzte jadanik EAEko hiru lurraldeetan, Renove planaren aterkipean. Operazio gehienak tokiko saltokiak tramitatzen ari direla zehaztu du EEAk. Diru laguntza eska daiteke hainbat etxe tresna erosteko programa horretan: hozkailuak, izozkailuak, garbigailuak, lehorgailuak, ontzi garbigailuak eta labeak. Etxe tresna horien prezioaren %25erainoko laguntzak ematen ditu EEAk, 100 euroren mugarekin A++ etxe tresnentzat; 125 eurorena da A+++ motakoentzat. Labeen kasuan, 100 euroren laguntzak daude, A+ kategoriakoentzat.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.