Txinak AEBen kontsulatua itxi du Chengdu hirian

AEBek Txinaren Houstongo (Texas, AEB) kontsulatua itxi zuten joan den astean, eta erabaki horri maila bereko neurri batekin erantzun dio Txinak.

Txinako Gobernuaren aldeko manifestariak, gaur, AEBen Chengdu hiriko kontsulatu izandakoaren parean. ALEX PLAVEVSKI, EFE
Gorka Berasategi Otamendi.
2020ko uztailaren 27a
10:42
Entzun

Txinak kontrolpean hartu du herrialdearen hego-mendebaldeko Chengdu hirian AEBek zuten kontsulatua. Pekinek egoitzaren itxiera berretsi du gaur, aurreko astean erabakia iragarri ostean.

Global Times Txinako hedabideak adierazi duenez, AEBen bandera kendu dute egoitzatik Chengdun 06:00ak zirenean. 

Pekinek joan den astean esan zuen AEBen eta Txinaren arteko harremanak ez direla «desiragarriak» liratekeenak, baina Etxe Zuriaren bizkar jarri du horren erantzukizun osoa.  

AEBetako Gobernuak Txinak Houstonen zuen kontsulatua itxi zuen joan den ostiralean. Etxe Zuriak 72 orduko epea eman zion Pekini eraikina husteko. Berehala erantzun zuen Txinako Gobernuak, eta beste horrenbesteko epea eman zion Donald Trumpen gobernuari, Chengdu hiriko kontsulatua ixteko.

«Atsekabetuta gaude Txinako Alderdi Komunistak hartu duen erabakiarekin, eta eskualde inportante horretan jendearekin dugun konpromisoari eusten ahaleginduko gara Txinan ditugun beste erakundeekin», adierazi du AEBetako Estatu Departamentuak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.