Azkuna zentroa eta Elias Kerejeta zinema eskola, elkarlanean

Zinema eskolak eta aisialdi eta kultura zentroak lankidetzarako hitzarmen bat sinatu dute.

Azkuna zentroa, Bilbon. MARISOL RAMIREZ / FOKU
Oihane Puertas Ramirez.
2020ko abuztuaren 6a
17:21
Entzun

Azkuna zentroak eta Elias Kerejeta zinema eskolak hezkuntza lankidetzarako hitzarmen bat sinatu dute. Horren bitartez, eskolako ikasleekĀ aukera izango dute curriculumetik kanpoko prestakuntza praktikak Bilboko zentroan egiteko, eta lankidetzarako beste bide batzuk ireki ahal izango dituzte.

Aisialdi zentroak, hitzarmenarekin batera, Lester Alvarez artista kubatarraren itzuleraren berri eman du. Izan ere, Azkuna zentroko artista egoiliar izateko hautatu zutenĀ Alvarez 2018an, eta zentrora itzuliko da hilabetez, zentroko artxiboaren kudeaketan laguntzeko. Lankidetzaren bitartez, Alvarezek Zinema eta Ikus-entzunezkoak Zaintzeko Prestakuntza Masterra amaituko du zinema eskolan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.