Koronabirusa

Koronabirusa ia bost metrora kutsa daitekeela ondorioztatu dute

Ikerketa egiteko, ospitaleko gela batean jasotako aerosol laginak aztertu dituzte. Zientzialarien arabera, bi metroko segurtasun tarteak ez luke balioko eremu itxietan.

Segurtasun tartea mantentzeko eskatzen duen seinale bat, Donostian. GORKA RUBIO / FOKU
Oihane Puertas Ramirez.
2020ko abuztuaren 14a
16:21
Entzun

Floridako Unibertsitateko (AEB) zientzialari talde batek egindako ikerketa baten arabera, koronabirusa ia bost metrotik kutsa daiteke. Aurkeztutako txostenean, ospitaleko gela batean egindako esperimentu baten emaitzak jaso dituzte; gela horretan, COVID-19a zuten bi pertsona zeuden, eta bietako batek arnas infekzio aktiboa zuen. Beste aditu batzuek oraindik ez dute egiaztatu ikerketa.

Esperimentuan, aerosol laginak aztertu dituzte 2 eta 4,8 metro bitarteko distantzietan —airean zintzilik geratzen diren partikula oso txikiak—. Ondorioztatu dutenaren arabera, partikula horiek kutsagarriak dira segurtasun distantzia pasatuta ere.

Ikertzaileek adierazi dutenez, aerosolen bidezko transmisioa kontuan harturik, bi metroko segurtasun distantzia ez litzateke baliagarria izango eremu itxietan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.