Bizkaira bidaiatzea debekatu die Belgikako Gobernuak herritarrei

Belgikako Atzerri Ministerioak kudeatutako kolore kodearen arabera, Bizkaia eta Nafarroa eremu gorrian daude; Araba eta Gipuzkoa, berriiz, gune laranjan.

Herritarrak maskara jantzita. MARISOL RAMIREZ / FOKU
Oihane Puertas Ramirez.
2020ko abuztuaren 14a
17:55
Entzun

Belgikako Gobernuak Bizkaira joatea debekatu die herritarrei, guztiz beharrezkoa ez den kasuetan izan ezik. Bizkaitik herrialdera iristen direnek hamalau eguneko berrogeialdia bete beharko dute, eta PCR proba egin.

Osasun krisiak iraun bitartean, atzerritik egin beharreko bidaiak antolatzeko, Atzerri Ministerioak kudeatutako kolore kode bat erabiltzen du Bruselak. Horren arabera, funtsezkoak ez diren bidaiak debekatzen dira gune gorrietara; eta eremu horietatik iritsitako bidaiariak, PCR proba egitera behartzeaz gain, hamalau egunez bakartu behar dira herrialdera iristen direnean —gune gorrian kokatzen dira Bizkaia eta Nafarroa—. Eremu laranjako lurraldeetan, ordea, betebehar horiek gomendioak dira —eremu laranjan kokatzen dira Araba eta Gipuzkoa—. Gune berdeetan, berriz, ohiko neurriez gain, ez da inolako eginkizunik bete behar.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.