Arrauna

Santurtziren eta Hondarribiaren arteko lehia, puri-purian

Zarautzek Eusko Label Ligako postuari eusteko estropada jokatu beharko du irailaren 19an eta 20an.

Santurtziko arraunlariak, atzo, garaipena ospatzen. AITOR ARRIZABALAGA, EUSKO LABEL LIGA
jon ordonez garmendia
2020ko abuztuaren 31
10:45
Entzun

Eusko Label Ligaren goiko sailkapenean estu ari dira lehiakideak; asteburua izan da norgehiagoka horren isla. Larunbatean Aresen (Galizia) Hondarribiak irabazi eta sailkapenaren buruan jarri bazen ere, atzo Santurtzi gailendu zen Boiron (Galizian), eta bizkaitarrak berriro jarri dira buru.

Igandean Boiroko banderan ere emozioa pil-pilean izan zen. Santurtzi eta Zierbena batera iritsi ziren, eta azkenean epaileek helmugako argazkiaren beharra izan zuten lehenik nor ailegatu zen ikusteko. Hirugarren hondarribiarrak izan ziren, eta orain santurtziarrengandik bi puntura daude. Larunbatean bezala, Lekittarra ez zen lehiatu, zenbait arraunlarik positibo eman zutelako koronabirusaren proban.

Bi jardunaldi geratzen dira Eusko Label Liga amaitzeko, baina eten bat egingo du hurrengo bi asteetan Kontxako Bandera jokatu dadin. Sailkapenaren beheko partean argitu dira kontuak. Kaiku jaitsi egingo da denboraldi honetan, eta Zarautzek postuari eusteko estropada jokatu beharko du irailaren 19an eta 20an Bermeon eta Portugaleten. Gipuzkoarrek estropada erabakigarria jokatu zuten atzo Aresekin, postuari eusteko lehian, baina Ares nagusitu zen lehen, txanda irabazita. Zarauztarrak hirugarren izan ziren, horien eta Ondarroaren atzetik.

1     SANTURTZI                     154
2     HONDARRIBIA              152
3     ORIO                                  138
4     BERMEO URDAIBAI      137
5     ZIERBENA                          135
6     DONOSTIARRA               131
7     CABO                                  95
8     LEKITTARRA                  74
9     ONDARROA                   71
10    ARES                               65
11     ZARAUTZ                      63
12     KAIKU                          40

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.