'Charlie Hebdo' kazetaren kontrako erasoen inguruko epaiketa hasi dute

Hamalau pertsona daude inputatuta. Epaiketak azaroaren 10era arte iraungo du.

Abokatuak atentatuaren aurkako epaiketa egiten ari diren Parisko auzitegian, gaur. IAN LANGSDON / EFE
Jone Bastida Alzuru.
2020ko irailaren 2a
12:19
Entzun

Urte hasiera gogorra izan zuen Frantziak 2015ean. Urtarrilean, eraso bortitzak egin ziren Parisen, EI Estatu Islamikoari eta AQAP Arabiar Penintsulako Al-Qaedari loturikoak izan zirenak. Charlie Hebdo aldizkari satirikoaren kontrako erasoarekin hasi, polizia eta supermerkatu baten aurkakoarekin jarraitu, eta guztira hamazazpi lagun hil zituzten. Gaur hasi da atentatu horren kontrako epaiketa, eta erasoak egin zituztenen konplizeek izandako rola ebaluatuko dute —segurtasun indarrek tiroz hil zituzten atentatuak burutu zituzten hiru erasotzaileak —. Epaiketak azaroaren 10era arte iraungo du.

Hamalau pertsona daude inputatuta: horietako hamar behin-behinean atxilotuta daude, beste bat kontrol judizialaren pean aske, eta gainontzeko hirurak bilatzeko eta atxilotzeko aginduarekin. Horientzat, bizi osorako kartzela zigorretik hasi eta hamar eta hogei urte arteko zigorrak ere eskatzen dituzte. Hain zuzen, «erakunde terrorista» batean parte hartzea eta erasoen konplize izatea leporatzen diete: laguntza logistikoa, finantzarioa edota materiala ematea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.