Autogobernua

Urkulluk «itun politikoa» proposatu dio Felipe Borboikoari

Lehendakariaren ustez, «autogobernuan aurrera egiteko» aukera dago oraon.

Urkullu eta Felipe Borboikoa, artxiboko irudi batean. RAUL BOGAJO - FOKU
gotzon hermosilla
2020ko irailaren 15a
20:54
Entzun

Espainiako errege Felipe Borboikoak harrera egin dio Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkulluri, eta, bileran, Urkulluk esan dio orain «xedea eta aukera» dagoela «autogobernuan aurrera egiteko».

Urkulluk azaldutakoaren arabera, Gernikako estatutuak ekarri zuen «Euskal Herriaren nortasun bakan eta bereziaren aitortza». Orain, »aldebiko harreman berezi hori» gaurkotzeko aukera dago, eta, horretarako, «Euskadin akordio zabala» erdiestea eta Espainiako Estatuarekin «itun berria» egitea da bidea.

Urkulluren asmoa da «etorkizunerako ituna lortzea», eta, horren bidez, «Euskadiren nazio errealitatea eta  euskal autogobernuaren berezitasuna aitortu, eta [Espainiako] Estatuarekin aldebiko harremana bermatu» nahi du.

Lehendakaritzak adierazi duenez, Urkulluren eta Felipe Borboikoaren arteko bilerak bi ordu eta erdi iraun du eta «giro adeitsuan» egin da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.