Euskal presoak

Hainbat espetxetan komunikazioak eten dituztela salatu dute Sarek eta Etxerat-ek

Presoek eta haien senideek “garai oso zailak” bizi dituztela adierazi dute bi elkarteek, eta pandemiak “salbuespenezko erregimenaren aplikazioa” areagotzen duela. Positibotzat jo dituzte Eusko Legebiltzarrean eta Espainian espetxe politika aldatzeko egindako adierazpenak.

Sindikatuen eta Sareren elkarretaratzea, presoen egoeraren harira Bilbon. MARISOL RAMIRES/FOKU
Maria Ortega Zubiate
2020ko irailaren 21a
12:44
Entzun

Espainiako Estatuko 30 espetxe inguruk bisean biseko komunikazioak eten dituztela salatu dute Sarek eta Etxerat-ek. Pandemiaren ondorioz hartutako erabaki bat dela adierazi dute, baina euskal presoei eta haien senideei are gehiago eragiten diela, “urruntze politikari eusteak eta euskal presoei salbuespenezko erregimena aplikatzeak” egoera larriagotzen duela adieraziz.

Bisean bisekoak baimenduta dauden espetxeen kasuan, pertsona bakar bat edo bi joan daitezke bisitan, eta zenbait espetxetan asteburuetan egin beharrean astegunetan egiten direla salatu dute bi elkarteek. Adierazi dute horrek “asaldura larria” sorrarazten diela bisita egiteko lanorduak galdu behar dituzten senideei. Gehitu dute pertsona kopurua mugatua denez zenbait euskal presok sei hilabete baino gehiago daramatzatela beren familiako zenbait kide ikusi barik.

“Urruntze politika eta horrelako egoerek dakartzaten eskubide urraketak” amaitzeko bidean, positibotzat jo dituzte Eusko Legebiltzarrean eta Espainiako Kongresuan eta Senatuan egindako adierazpenak, baita sindikatuek “salbuespen politika amaitzeko” hartutako konpromisoa ere.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.