AZPIEGITURAK

N-121-A errepidea itxi dute Gipuzkoako zatian, azpiegitura arazoengatik

Bi zubitan «gabeziak» atzeman ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak, eta bidea itxi du Intxaurreta eta Gurutze lotuneen artean. Errepide zaharretik bideratuko dute zirkulazioa.

Endarlatsako zubia, Irunen, errepidearen muturretako batean. JUAN CARLOS RUIZ, FOKU
2020ko irailaren 21a
13:09
Entzun

Azpiegituretan arazoak sumatu dituztela eta, N-121-A errepidea itxi egin dute Gipuzkoako zatian. Diputazioak azaldu duenez, errepidean egindako azterketek erakutsi dute arazoak daudela bi zubitan, Intxaurreta eta Gurutze lotuneen artean, eta bidea ixtea erabaki dute, «erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko». Aintzane Oiarbide Bide Azpiegituretako diputatuak ohar batean azaldu duenez, teknikariak lanean ari dira arazoa nola bideratu aztertzeko, baina, oraingoz, itxita egongo da errepidea. Zirkulazio handiko errepidea da, Iruñea eta Irun (Gipuzkoa) lotzen baititu.

Ohiko ikuskaritza batean atzeman dituzte arazoak, diputazioaren arabera. Urtean ehun egitura aztertzen dituzte, eta N-121-A errepideko bi zubitan daude «akatsak». Oraingoz, ez dute zehaztu zenbaterainoko arazoa den eta konponbidea nola emango dioten.

N-121-A errepidea itxita, bide zaharretik ari dira zirkulazioa bideratzen, GI-3455etik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.