Miarritzeko Andre Maria eskola hetsi dute

Irakasle batek positibo eman du PCR proban. Pirinio Atlantikoetako departamenduko prefeturak erabaki du eskola hestea.

Arrauntzeko eskola. Artxiboko irudia. BOB EDME
Oihana Teyseyre Koskarat.
2020ko irailaren 22a
11:24
Entzun

Eskola sartzea egin zutenetik, koronabirus kasuak ugaritzen ari dira ikastetxeetan. Eskola anitz batzen ari dira hetsiak direnen zerrendara. Bat gehiago: atzotik Miarritzeko (Lapurdi) Andre Maria eskola hesteko erabakia hartu zuen Eric Spitz Pirinio Atlantikoetako departamenduko prefetak. Irakasle batek positibo eman zuen, eta lankideak hurbileko kasutzat jo ditu Eskualdeko Osasun Agentziak. Berrogeialdian egon beharko dute testaren emaitza ukan arte.

200 ikaslek ikasten dute eskola horretan, eta irakasleek etxetik ematen dizkiete klaseak. Momentuz, ez dakite noiz irekiko den berriz eskola; baina Jean Luc Mouesca zuzendariak Sud Ouest egunkariari esan dio ostiralean berriz irekitzea espero duela.

Ipar Euskal Herriko daturik ez dago, Akademia Errektoretzak Bordeleko (Okzitania) akademiako datuak baizik ez baititu ematen. Datu horien arabera, eremu horretako ikasleen %0,05ek eman dute positibo, eta irakasleen artean %0,15 kutsatu dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.