Datuak

Ospitaleratzeek gora egin dute azken egunean

Beste 662 koronabirus kasu detektatu dituzte azken egunean Hegoaldean, eta 47 lagun ospitaleratu dituzte, aurreko egunean baino hamahiru gehiago. Bost pertsona hil dira, Nafarroan.

PCR probak, Donostia ospitalean. IDOIA ZABALETA, FOKU
Uxue Rey Gorraiz.
2020ko irailaren 22a
13:57
Entzun

Lurraldeka, Gipuzkoan eta Araban ugaritu egin dira egun bakarrean atzemandako positiboak. Bizkaian eta Nafarroan, berriz, pixka bat apaldu da kasu kopurua; dena dela, bi lurralde horietan atzeman da kasu gehien. Zehazki, 348 kasu detektatu dituzte Nafarroan, 167 Bizkaian, 87 Gipuzkoan, eta 52, berriz, Araban.

Koronabirusarekin eri ziren bost pertsona hil dira azken egunean, Nafarroan. Osasun Departamentuak jakinarazi duenez, 56, 78, 84, 85 eta 89 urtekoak dira hildakoak.

Ospitaleratzeei dagokienez, hazi egin da egun bakarrean erietxeratutako lagunen kopurua. Azken 24 orduan, koronabirusa zuten 47 pertsona ospitaleratu dituzte; bezperan hamahiru gutxiago izan ziren: 34, alegia. Halaber, oraintxe bertan 80 gaixo daude ZIUetan Hego Euskal Herrian.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.