Ekologia

Salatu dute Bilboko Ur Patzuergoak hondakin urak isurtzen dituela itsasadarrera

Erandioko Getxoko auzo taldeen eta Eguzki eta Ekologistak Martxan elkarte ekologisten arabera, «azken urteetan ohiko bilakatu dira justifikaziorik gabeko isurketa horiek». Bainu garaian ere egin dituzte.

Bilboko itsasadarreko urak, zikinduta. EKOLOGISTAK MARTXAN
2020ko irailaren 23a
12:16
Entzun

«Bilboko Ur Patzuergoak ur beltzak eta hondakin urak isurtzen ditu Bilboko itsasadarrera, inongo justifikaziorik gabe». Hori salatu dute gaur Erandioko Auzokideok eta Getxoko Auzokideok auzo taldeek, eta Eguzki eta Ekologistak Martxan elkarte ekologistek. Azaldu dute azken urteetan ohiko jarduna bilakatu dela, «osasun publikoan eta ingurumenean izugarrizko eragina duten arren». 

Zehazki, Galindoko Araztegiak azken hiru hilabeteetan bainu sasoian eginiko isurketak salatu dituzte. Argi utzi dute milaka metro kubiko hondakin-ur isuri dituztela itsasadarrera ekainean, uztailean eta abuztuan, «hori guztia, gainera, euriteen ondorioz garraio sareak izango lukeen asetasunik gertatu ez denean». Ez hori bakarrik: adierazi dute ur patzuergoak Lamiakon duen ponpaketa geltokitik ere astero isurtzen dituela ur beltzak. 

Oharra sinatu duten taldeen iritziz, egoera larria eta onartezina da, eta azalpenak emateko eskatu diote Bilboko Ur Patzuergoari eta URA Uraren Euskal Agentziari: «Arrazoiak, ondorioak eta, jakina, egoera horri lehenbailehen amaiera emateko ezarriko dituzten neurriak».
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.