Osakidetza

«Hitzetatik ekintzetara pasatzeko» eskatu diote sindikatuek Osakidetzari

SATSE, ELA, LAB, SME, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek osasun sistemaren egoera hobetzeko neurriak hartu ditzala eskatu diete Osakidetzari. Adierazi dute neurriak hartu ezean mobilizazioekin jarraituko dutela.

Osasungintzako sindikatuen protestak. GORKA RUBIO/FOKU
Maria Ortega Zubiate
2020ko irailaren 23a
17:37
Entzun

Osakidetzaren «egoera txarra» aspaldiko kontua dela adierazi dute SATSE, ELA, LAB, SME, CCOO, UGT eta ESK-k; urte luzez politika murriztaileak ezartzearen ondorio direla, eta koronabirusak egoera areagotu egin duela. Era berean, Osakidetzako 4.000 lanpostu berrien sorrerari buruz, ez dela nahikoa gehitu dute; izan ere, 15.000 aldi baterako langile daude osasun zerbitzuan.

Sortuko diren 4.000 lanpostu berriekin erretiroa hartutako profesionalak ordezkatzera ere ez direla helduko azaldu dute, ez dutela lantaldea «egonkortzea» ere lortuko. Neurriak premiazkoak direla aldarrikatu dute, eta ezin dutela legegintzaldi oso bat itxaron.

Osasun Sailarekin komunikaziorik ez dutela ere salatu dute; azken komunikazioa ekainaren 18an izan zen. Osasun sailburu Gotzone Sagarduyk, bestalde, sindikatuekin batzeko asmoa adierazi du, oraindik datarik jarri ez badu ere.

Joan den ostiralean mobilizazioak deitu zituzten Lehen Arretako zentroetan, eta aste honetarako ere, irailaren 25erako, deitu dituzte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.