'Tax lease'

Ontziolek helegitea jarriko diote laguntzak berreskuratzera behartzen duen epaiari

2007tik 2011ra tax lease sistemaren bidez ontziolen bezeroei emandako laguntzak berreskatu behar ditu Espainiako Estatuak EBko Auzitegi Orokorraren epaiaren arabera, baina ontziolek EBko Auzitegi Gorenera joko dute

Ontzi bat eraikuntzan, Pasaiako Zamakonan 2014an. JUAN HERRERO / EFE
xabier martin
2020ko irailaren 24a
12:17
Entzun

Legez kanpoko estatu laguntza gisa jo ditu Europako Batasuneko Justizia Auzitegi Orokorrak Espainian 2007tik 2011ra indarrean egon zen tax lease sistemak ahalbidetzen zituen beherapenak, %20 eta %30 artekoak. Espainiako Estatua laguntza horiek berreskuratzera behartzen du ebazpenak; hori egin behar izan aurretik, ordea, ontziolen patronal Pymarrek helegitea jarriko dio erabakiari auzitegi goren batera joaz, EBko Justizia Auzitegi Gorenera.

Euskal ontziolentzat «oso albiste txarrak» lirateke laguntzak itzuli behar izatea, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapenerako Sailak onartu duenez. Nolanahi ere, gaur egun ontzien eraikuntza laguntzeko dagoen finantza sistemarik legezkoa dela azpimarratu du sailak, onartua Europan, eta arazoa, balego, 2007tik 2001ra litzatekeela. "Ez da bidezkoa, eta berriro Espainiako industriaren aurka doa. Eta bien bitartean, Herbehereetako sistema ikertu gabe jarraitzen du», esan du Pymarreko kontseilari ordezkari Almudena Lopez del Pozok.

Azken ebazpenak ez du zehaztu zenbat milioi euro berreskuratu beharko lituzkeen Espainiako Gobernuak, baina euskal ontziolen hainbat salmenta  tax lease sistema zaharraren arabera egin zituzten, eta helegiteak ez badu Europako Batzordearen irizpidea aldarazten, euskal enpresek arazo larri bat izan dezakete.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.