Banaketa

Mercadonak Gasteizko gune logistikoa bukatu du, beste hamazazpi milioi jarrita

Hego Euskal Herriko, Errioxako, Kantabriako eta Burgosko Mercadonaren saltokiak hornitzeko gune logistikoa amaitu du Espainiako banaketa taldeak, eta, aurten, 120 lanpostu sortu ditu han

Mercadonaren gune logistikoa Gasteizen. BECERRA / EFE
xabier martin
2020ko irailaren 24a
12:36
Entzun

Guztira 187 milioi euroko inbertsioa egin du Mercadonak azken urteotan Jundizko (Gasteiz) gune logistikoa egiteko. Aurten hamazpi milioi euro baliatu ditu instalazioa bukatzeko, eta, dagoeneko, 480 langilek dihardute beharrean han, 2020an 120 lanpostu sortu ondoren.

EAEko Mercadonako giza baliabideetako buru Fran Maeztuk esan du enplegu hori kontratu finkoen bidez eman dutela, eta enpresak trebatu dituela langileak. Jundizko gune logistiko handiak islatzen du, Maezturen arabera, Ā«Mercadonak konpromisoa duela Euskadiko hazkunde ekonomiko eta sozialarekinĀ».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.