Donostiako 68. Zinemaldia

Eugene Green zinemagilea bota dute maskara ez janzteagatik

Zinemagile estatubatuarrak 'Atarrabi et Mikelats' euskarazko filma dauka ikusgai Zinemira sailean

Eugene Green, 2017ko argazki batean. JUAN GONZALEZ / EFE
Berria
2020ko irailaren 24a
15:10
Entzun

Donostiako Zinemaldiak jakinarazi du Eugene Green zinemagileari akreditazioa kendu eta zinemalditik bota duela. Atzo eman zuten Greenen azkeneko filma, Atarrabi et Mikelats, Principe aretoan, eta, zinemaldiak ohar baren bidez jakinarazi duenez, jaialdiko langileek  bost aldiz eskatu zioten Greeni maskara janzteko eta behar bezala eramateko. Azkenean, Zinemaldiaren zuzendaritzak zinema aretotik ateratzeko eskatu zion. Ertzaintzako bi agentek jakinarazi zioten salaketa administratibo bat jarriko ziotela, eta isuna jaso zezakeela.

Zinemaldiak akreditazioa kendu dio Greeni. «Zinemaldiko gonbidatua izateari utzi dio, osasun agintariekin bat etorriz hartutako neurriekiko eta Zinemaldiko langileekiko errespetu faltagatik eta ikusleen eta film lantaldearen osasuna arriskuan jartzeagatik, proiekzioan zehar eta geroago».

Solasaldiak Lukas Hiriart eta Saia Hiriart aktoreekin jarraitu zuen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.