Zinemaldia

Abel Ferrararen 'Sportin' Life' izango da emanaldi sorpresako filma

Viktoria Eugenia antzokian emango dute, bihar 15:45ean, filma, eta zuzendaria bertan izango da.

Abel Ferrara, Veneziako Zinemaldian. ETTRE FERRARI /EFE
mikel lizarralde
2020ko irailaren 25a
14:52
Entzun

Iaz bezala, aurretiaz iragarri gabeko film sorpresa bat emango du Donostiako Zinemaldiak bere azkeneko egunean. Gaur jakinarazi dute antolatzaileek film hori Aberl Ferrara zinemagile estatubatuarraren Sportin' life izango dela.

Bad Lieutenant (1992) eta The Funeral (1996) filmen zuzendariak 68 minutuko dokumental bat egin du konfinamendu aldian. Veneziako zinema jaialdian estreinatu zuten, eta bertan bere emazte Cristina Chirian, alaba Anna eta adiskideak agertzen dira, tartean, Willem Dafoe (Zinemaldiaren edizio honetako kartelaren irudia) eta Paul Hipp aktoreak, eta Joe Delia musikaria.

Donostia Zinemaldiak atzera begirako bat eskaini zion orain hamabost urte, 2005ean Ferrarari. 2014an izan zen azkenekoz Donostian, Perlak sailean Pasolini erakutsi zuenean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.