Datuak

Positiboen kopuruak gora egin du Hegoaldean: 750 kasu

Bezperako datuekin alderatuta, 53 kasu gehiago atzeman dituzte.

PCR probak egiten Donostiako ospitalean. IDOIA ZABALETA/ FOKU
Edurne Begiristain.
2020ko irailaren 26a
12:50
Entzun

Hego Euskal Herrian gora egin du positiboen kopuruak: 750 kasu atzeman dira, bezperan baino 53 gehiago.

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 398 positibo antzeman dituzte azken orduetan, bezperan baino hamabost gehiago, Eusko Jaurlaritzak eman berri dituen datuen arabera. Positiboen kopuruak apur bat gora egin arren, nahiko egonkor jarraitzen du, beraz; hala ere, egindako PCR probak gutxiago izan dira. Hain zuzen ere, azken orduetan 8.649 PCR proba egin dira hiru lurraldeetan, bezperan baino 469 gutxiago. Egindako PCR probetatik %4,6 izan dira positibo.

Lurraldeka aztertuta, Bizkaian izan da positibo gehien: 185. Aurreko egunarekin alderatuta baino 26 lagun gehiagok eman dute positibo lurralde horretan. Gipuzkoan, berriz, behera egin dute kutsatu kopuruak: 115 lagunek eman dute positibo PCR probetan, bezperan baino 26 gutxiagok. Araban gora egin dute kutsatu kopuruek: 96 positibo atzeman dituzte, bezperan baino 26 gehiago.

Ospitaleratzeei dagokienez, atzo 27 lagun sartu zituzten Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako erietxeetan, eta Jaurlaritzak emandako datuen arabera, gaur egun 49 lagun daude ZIU Zaintza Intentsiboetako Unitateetan.

Nafarroan, berriz, 352 kasu berri atzeman dituzte azken orduetan, bezperan baino 38 gehiago. Nafarroako Gobernuak zehaztu duenez, 3.610 PCR proba egin zituzten atzo, eta horien guztien %9,75k eman dute positibo. Nafarroan, 218 paziente artatzen ari dira erietxeetan koronabirusagatik (atzo baino bost gutxiago) eta horietako 26 ZIUn daude.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.