Musika

Bertan behera gelditu dira Atlantikaldiaren gaur gaueko kontzertuak

Gabacho Maroc eta Ainara Ortega  nahiz Che Sudaka eta Huntza ziren gaur gauean jotzekoak Errenteriako (Gipuzkoa) jaialdian, baina eguraldi iragarpenek emanaldiak bertan behera uztera eraman dituzte antolatzaileak.

Ainara Ortega eta Gabacho Marocken emanaldia bihar eguerdir atzeratu dute. JUAN CARLOS RUIZ / FOKU
Berria
2020ko irailaren 26a
14:23
Entzun

Okerrera egin du eguraldi iragarpenak eta atzo gertatu bezala, Atlantikaldia jaialdiko antolakuntzak gaur iluntzean egitekoak ziren kontzertuak ere bertan behera uztea erabaki du.

Eguerdirako iragarrita zegoen emanaldia, aldiz, aurrera atera ahal izan dute. Kontzertu horretan Padro Pastorrek eta Izarok hartu dute parte.

Haur gauean ez da emanaldirik izango, baina, hala ere, «inplikatutako talde, teknikari eta lantaldearen ahalegin bereziari esker», Gabacho Maroc  eta Ainara Ortegaren kontzertua bihar eskaini ahal izango dute 12:00etan.

Antolakuntza taldeak jakinarazi du ikusleen segurtasuna lehenetsita hartutako erabakiak direla guztiak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.