Jugoslavia ohian 1970eko hamarkadan loratu zen zinemagile olde berriaren ordezkari ezagunenetako bat izan zen Goran Paskaljevic (Belgrad, 1947-Paris, 2020). Pragako Zinema Eskolan egin zituen ikasketak, eta 1960ko hamarkadaren amaieran estreinatu zen Pan Hrstka dokumentalarekin. Lan hark, baina, lehenengo arazoak eman zizkion, Txekoslovakiako gobernu komunistak debekatu egin baitzuen.
70eko hamarkadaren erdialdera arte film laburren eta dokumentalen esparruan aritu zen, eta Cuvar plaze u zimskom periodu (1976) tragikomedia izan zen filmatu zuen fikziozko lehen lan luzea. Gero iritsiko ziren Pas koji je voleo vozove (1977), Poseban tretman (1980), Varljivo leto '68 (1984), Someone Else's America (1995) eta San zimske noci (2005), besteak beste.
Vreme cuda (1990) filmarekin zuzendari onenaren saria eskuratu zuen Cannesen, eta 2010ean epaimahai ofizialeko burua izan zen Donostiako Zinemaldian.